Home > IFJ > Zer eskaintzen du GFEak? > Gazteen aterpetxeak   Asteartea, 2009ko urtarrilaren 6an
Gazte Aterpe-etxeak
Sarrera
-------------------------------
Mapa
-------------------------------
Barria
-------------------------------
Carlos Abaitua
(Vitoria-Gasteiz)
-------------------------------
Espejo-Jorge
Diez Elorza
-------------------------------
Isla de Zuhatza
-------------------------------
Sarrera

Gazteen Foru Erakundeak turismo, kirol, elkarte eta bestelako egonaldietarako alojamendu erosoa eskaintzen du bere lau aterpe-etxeetan. Horietan guztietan, ostatuaz gainera, otorduak ere eskaintzen dira.

Laurak Espainiako Gazte Aterpe-etxeen Sareko kide direnez gero, adin eta talde-mota guztietako aterpelari kreditatuek erabil ditzakete, baita banakako moduan ere.

Zuhatzako aterpe-etxea izan ezik, guztietan telebista eta bideo gelak, ur beroa eta berogailua daude, eta interesgarriak izan daitezkeen aisia, turismo eta kultura aukerei buruzko informazioa daukate. Aterpe-etxe guztiek beren inguruneari dagozkion kirol intalazioak dituzte, Carlos Abaitua izan ezik (Udalaren kirol instalazioak 200 metrotara daude).

Gazteei zuzendutako zerbitzu kolektiboak direnez gero, beharrezkoa da bakoitzaren egoerak guztientzako arau batzuetara moldatzea, eta ez da ahaztu behar, ostalaritza-zerbitzuak ematen dituzten arren, aterpe-etxeek beren ezaugarri bereziak dituztela.