Home > IFJ > Zer da GFE? > Aurkezpena   Asteazkena, 2008ko abuztuaren 20an
Aurkezpena
Arabako Gazteriaren Foru Erakundea (GFE) Arabako Foru Aldundiaren erakunde autonomo bat da, Gazteriaren eta Gizarte Sustapenaren Sailari atxikia.

GFEak jardun lerroak definitzen ditu, era autonomoan garatu eta kudeatu ahal izateko Arabako gazteei zuzendutako jarduerak.

Hala, era askotako jardueren bitartez bideratzen du bere lana: elkartegintza eta gazteen boluntariotza sustatzea, aisialdiko hezkuntza programei dirulaguntzak ematea, toki erakundeei laguntzak ematea herrietan gazteentzako jarduerak egin ditzaten eta gazteentzako instalazioak bultzatzea.
Erakundeak berak ere antolatzen ditu aisialdiko programak, batez ere udan, haur eta gazteentzat. Ikasturtean zehar eskola umeentzako propio antolatutako programak gauzatzen dira.