Sartzeko erraztasuna bultzatzea

   Kolektibitatearen garraio publikoa pixkanaka-pixkanaka egokitzea eta arkitektura eta hirigintzako trabak modu jarraikor batez kentzea behar beharrezko elementuak dira mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonek bizimodu independenteagoa gara dezaten. Zentzu horretan, besteak beste, hurrengo programak garatzen dira:

• ATEZ ATEKO GARRAIOA
• HIRI GARRAIOA EGOKITZEA
• HERRIEN ARTEKO GARRAIOA EGOKITZEA
• TRABAK KENTZEA
• ERRAZ SARTZEKO PLANAK
• ENPLEGUAREN SUSTAPEN LAGUNDUA


 Aisialdia eta denbora librea

    Programa honen xedea pertsona ezinduen artean aisialdiko eta denbora libreko jarduerak bultzatzea da, eta jarduera horiek aurrera eramateko, alde batetik, kirola guztientzat izeneko ohiko egituretan euren parte-hartzea sustatzen da eta, bestetik, pertsona erabiltzaileei normalkuntza eta autonomia handiagoa lortzeko dituzten zerbitzu espezializatuak eskaintzen zaizkie, elkarteekin sinatzen diren hitzarmenen bitartez.